ESZENA

Will Keen aktore eta maisuaren tailerra

Pabellon 6 aretoan, Will Keen aktoreak, Shakespeare gakotzat hartuta, tailer magistrala emango du azaroaren 18an, goizeko 10:00etan.

Egun horietan, Bilboko Arriaga antzokian Hamlet obra ikusi ahalko da eta lan honen zuzendaria Will Keen da, hortaz, horixe aprobetxatuz sortu da aktore, zuzendari, zale eta profesionalei begira antolaturako tailer hau.

Aditu honentzat, aktorea aukeratutako lelokeriatik abiatu behar da bere jardunean, eten gabean harridura sortu ahal izateko. Aktorearen lanean umea dago, eta pertsonaiari jolasten utzi behar diogu. Beraz, eta berak dioen moduan, lan egin behar da ezagutzen ez dugunetik, aurreiritzirik gabe, amaierako produktutik ihes eginez, unerik une prozesua bizi ahal izateko.

Pertsonaia gure uste kontrajarrietatik sortzen da, eta une magikoa gertatzen da pertsonaia hori lehen aldiz sentitzen denean. Nor bere buruarengan eduki behar du konfiantza, hori dio aditu honek, bestela ezin da arriskatu, eta beldurrak dena blokeatzen du.

Ikusten duzuenez, oso gauza interesgarri entzun ahalko dira tailer honetan. Bertan izena eman nahi baduzue klikatu hemen: info@pabellon6.org

Informazio gehiago ere, hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button