MUSIKA

Kike Mora baxu-jotzaileak “Jazz Project” diskoa plazaratu du

Kike Morak (Barakaldo, 1975) baxu-jotzaileak ibilbide luzea egin du hainbat artista eta talde ezagunekin , hala nola, Beer Mosh, Urgabe, Kepa Junkera, eta Korrontzirekin. Oraingoan, baina, bakarkako bidea hasi du Jazz Project (Baga Biga) diskoaren grabazioa dela medio. “Estreinako notatik jazzaren usaina dario”, dio diskoaren promo-orriak.

Bakarrik eginiko estreinako urratsa grabatzeko, Musikenen ikaskide izandako musikarien laguntza izan du; tartean, Iker Uriarte (Betagarri) eta Juanma Urriza Boli (Sorkun) bateria jotzaileak, Ander Hurtado de Saratxo perkusionistak (Korrontzi), eta Juan Ortiz (Cherry Boopers) eta Rafa Santana pianistak. Orotara, bederatzi abesti grabatu ditu eta Mora baxuaz eta programazioez arduratu da.

Diskoan jazzarekin loturiko hamaika estilo landu ditu.”Jazzak rockak bezala hainbat azpiestilo ditu, artista eta garaien baitan dago hori. Akatsa izango litzateke estilo bakar batera mugatzea hainbat iturritik edan daitekenean. Nik denetarik jo dut: heavy, punk, rock, folk, musika elektronikoa, jazza eta horrela erakutsi dut musika bere orokorrean maite dudala eta ez estilo bat bereziki”, esan du baxu jotzaile bizkaitarrak. Morak, gainera, The Beatles laukotearen Yesterday kantu ezaguna moldatu du.

Datorren hilean, uztailean, bi kontzertu egingo ditu Bilbon: 10ean Santutxuko Luber tabernan, eta 12an Cigarreteran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button