IKUS-ENTZUN

Western garaikidea, FAS Zineklubean

Asteartero bezala, FAS Zineklubak proposamen interesgarri bat luzatuko dio ikusleari: Les Frères Sisters (Jacques Audiard, 2018). Ohi den bezala, Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, 19:45ean. Horrekin batera Toni Garzon Abad zuzendariaren Por comparación film laburra pantailaratuko da.

Sari asko irabazi dituen filma da gaurko protagonista, western berezi horietariko bat. FASek luzatu digunez, honakoa kontatuko du lan horrek: Oregon, Kalifornia, 1851. Eli Sisters eta Charlie bere neba Comodoro beldurgarriarentzat lan egiten duten bi hiltzaile dira. Haien hurrengo misioa gazte bat hiltzea da; izan ere, erreketan urrea aurkitzeko formula kimiko bat topatu du. Bidean hainbat abentura izango dituzte, eta horrek bizitza beste era batera ikusten lagunduko die, baina Ipar Amerika basati batean, aldaketari ekiteko unean, oraindik ere indartsuenaren legea da nagusi.

Man Booker Sarietarako finalista izan zen Patrick deWitt idazlearen bigarren eleberri hori. “Autore kanadiarra western literarioan oinarritu zen, eta bere kodeak erabili arren, dimentsio garaikidea eman zion”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button