BESTELAKOAK

Welcome to the border

Bihar, uztailaren 3an, 19:00etan, bideo eta zuzeneko musika uztartzen dituen Welcome to the border izeneko performancea egingo du BilbaoArteko Kutxa Beltzan,  Amaia Vicente artistak.  Europako mugetan dauden kontrol eta Schengen izeneko guneari buruzko proiektu artistikoa da hori. Emanaldian Sergio Roblesek musika jarriko du.

“La linea dell’orizzonte del mare come l’Infinito. La linea in cui il mare si rompe sulla terraferma come un confine che limita e chiude. E’ la rappresentazione della fragilità dell’invisibile. E’ il sentiero del camminare che è cancellato e dimenticato”.

Performance hori Napolin hasi zen, Mediterraneo itsasoa amaitu eta lehorra hasten den tokian. Bertan sortzen da mugei buruzko hausnarketa bat egiteko prozesua. Ikuskizuna aniztasun kulturala eta migrante eta errefuxiatuekin lan egiten duen Piazzetta Durante fundazioarekin landu da. Etxepare Euskal Institutuak ere parte hartu du. Gainera, Austriako Schaustellen ere erakutsi da urte honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu