BESTELAKOAK

“We-Live” ideia lehiaketa

WeLive H2020 proiektua da, hiriko zerbitzu mugikorrak elkarrekin sortzea oinarri duen Administrazio kontzeptu berri bat proposatzen duena.

Lehiaketa honen helburua honako hau da: kulturaren, sorkuntzaren, aisialdiaren eta kirolaren arloetan, taldeen, eragileen edota gazteen artean Bilbon egiten diren ekimenak (app-en, interneten eta abarren bidez) ezagutarazteko eta partekatzeko aukera ematen duten ideiak ematea. Horien bidez, Bilbok berrikuntzan nahiz sorkuntzan aurrera egin duela eta abangoardian dagoela erakusteko aukera egongo da.

Erronka horren xedea Bilboko gazteek burutzen dituzten ekimenak ezagutaraztea eta bertan denok parte hartzea da.

WeLive Ideien Lehiaketan indibidualki edo, gehienez, lau pertsonek osatutako taldetan parte hartu ahal izango da. Ideiak emateko epea urtarrilaren 31ra arte izango da.

Baldintza guztiak, sariak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button