MUSIKA

Wann eta Rollercoaster Kills taldeek Donostian joko dute

Wann Katalunia eta Kanariar Irletako bi musikarik osatutako egitasmoa da; Rollercoaster Kills, berriz, Madrilgo taldea da. Biak ala biak post-hardcorearen esparruan aritzen dira. Bada, larunbatean, Donostiako Le Bukowski Klubean izango dira, 20:30etik aurrera.

Wann emocore kutsuko doinu melodikoak egiten ditu, Seam, Joan of Arc edo Pedro The Lion taldeen antzera. Orain arte bi disko eta maketa bat argitaratu dute. Azkena We Knew it Was You, Chingaste la Confianza, Discos Porno eta Sonido Muchacho diskoetxeek elkarlanean argitaratua.

Rollercoaster Kills Taldea, bestalde, 2011n eratu zen Madrilen. Madrildarrek “Life Sweet Gross” izenburuko grabazioa aurkeztuko dute Donostian, plazaratu duten zazpigarren lana, hain justu. Hirukoteak SST edo Dischord diskoetxeen ondaretik edaten du, tartean, Hüsker Dü, Rites of Spring edo Dinosaur Jr, bai eta post-punk-etik ere, Mission of Burma eta Wire, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button