Nontzeberri

Walter Benjamin euskaraz

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo ezagunenetakoa da. Autore honek humanitateetako alor ezberdinei egindako ekarpena handia baina zoritxarrez, euskal irakurleek ez dute oraindik funtsezko lan horiek euskaraz irakurtzeko aukerarik.

Sans Soleil argitaletxeak hutsune hori bete nahi du, eta Walter Benjaminen bi artikulu antologia euskaraz argitaratu nahi ditu.

Lehen antologia, literaturari buruzko hurrengo artikuluek osatuko dute: Franz Kafka, On Some Motifs in Baudelaire, On the Image of Proust eta The Task of the Translator.

Bigarren antologian, aldiz, historia eta filosofiaren inguruko artikuluak bilduko dira: The Work of Art in the Age of Mechanical Reproduction, Theses on the Philosophy of History, Critique of Violence, Little History of Photography eta Experience and Poverty.

Garazi Arrula Ruiz, Mikel Babiano, Maialen Berasategi, Amaia Donés Mendia, Mikel Igartua, Teresa Pradera, Danele Sarriugarte, Iñaki Segurola,  eta Gaizko Urturi izango dira lan hauen guztien itzultzaileak.

Proiektua crowdfunding kanpaina baten bidez eraman nahi dute aurrera.
Animatu eta parte hartu!

Exit mobile version