MUSIKA

Vundabar indie talde estatubatuarrak Donostian joko du gaur

Boston hiriko Brandon Hagen (ahotsa eta gitarra), Drew McDonald (bateria) eta Zack Abramo (baxua) musikari gazteen egitasmoa da Vundabar, eta gaur, Donostiako Dabadaban joko dute, 21:00etatik aurrera.

Hirukoteak bi disko argitaratu ditu: Antics (2012) eta gaur Gipuzkoako hiriburuan aurkeztuko duten Smell Smoke, aurten plazaratutako lana. Bi diskoek indie-rocketik edaten duten hamar doinu bizi biltzen dituzte.

Aurten, gainera, Smell Smoke diskoan jasotako Acetone kantuaren binilozko single ere plazaratu dute, zeina txertatutako bideoan entzun dezakezuen. Disko berriaren harira, hauxe esan dute Dabadabakoek: “Laster, talde hau jende guztiaren ahotan egongo da”.

Taldearen abestietan gitarra kiriotsuak eta melodia bihurriak biltzen dira. Taldekideek honela definitzen dute haien proposamena: ““Sludgy, Jangly, catchy & sarcastic”. Dabadabaren arabera, “Vundabar entzutea dibertsio eta adrenalina hutsa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button