IKUS-ENTZUN

Punto de Vista dokumentalaren nazioarteko jaialdia, Artiumen

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bere zazpigarren edizioa burutu da aurten. Gasteizko ARTIUM museoak jaialdian aurkeztu edota saritu diren lan sorta bat aurkeztuko du bihartik hilaren 19ra arte.

Hala, bihar, hilak 16, 20:00etan, Color perro que huye (Andrés Duque, Espainia, 2011) filma proiektatuko dute. Lan horrek Punto de Vista jaialdiaren auretngo edizioan Ikusleen Sari Berezia jaso zuen. Zuzendaria bertan izango da pelikula aurkezteko.

Filma egilearen ohar batekin hasten da: «Ez daukat ez zeluloiderik eta ezta bideo zintarik ere. Disko gogorretan eta quicktime izeneko memoria kutxetan gordetako zenbakiak besterik ez dauzkat. Hortik atera ditut  hemen bildu, antolatu eta zinez aurkezten ditudan irudiak. Hala ere, ez dira egia”. Istripu baten ondoren ohean egotera beharturik, egileak hainbat irudi berreskuratu eta zentzumenei zuzenduriko film bat egin du.

Andrés Duque Caracasen jaio zen 1972an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Venezuelako Universidad Centralen. 1994an HBO telebista katearen latinoamerikar atalean hasi zen lanean, gidoigile eta zinemari buruzko erreportajeen egile gisa. 2000. urtean Bartzelonara joan zen eta gaur egun han bizi da zuzendari, pelikula programatzaile eta irakasle gisa lan eginez.

Egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button