MUSIKA

Vladimir Ivkovic eta Alicia Carrera DJk, “Paraleloan” saioan

Musika elektroniko ilunaren inguruan aritzen diren disko jartzaileen saioak antolatzen ditu Paraleloan-ek. Bada, larunbatean, Donostiako Dabadaban, 25. saioa ondu du Paraleloan-ek,: Vladimir Ivkovic eta Alicia Carrera arituko dira agertokian, gauerditik aurrera.

Vladimir Ivkovic Belgradon jaio zen eta disko bildumazale amorratua da. Bere hiriko lehenengo house-party-etan parte hartu ostean, 1990eko hamarkadan, Berlinera joan eta festa elektronikoak sustatzen hasi zen. Desolat house diskoetxea ere abiatu zuen. Ivkovic “Zure DJ kutunaren DJ kutuna” dela esaten dute adituek. Egun, Offen Music diskoetxea zuzentzen du eta bere DJ saioetan askotariko erritmoak nahasten ditu: psikodelia, rock, folk edo techno.

Alicia Carrera, bestalde, galiziarra da, baina egun, Bartzelonan bizi da. Zauberstab fantzine musikalaren sortzailea da, bai eta Moonshak festen arduraduna ere. Bere DJ saioak “esperimentalak, psikodelikoak eta esoterikoak” dira. Horretarako, krautrocka eta folk iluna uztartzen ditu, bestea beste.

Informazio gehiago: paraleloan.tumblr.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button