MUSIKA

Vistalegre eta Mantisa taldeek joko dute igandean Donostian

Vistalegre hirukote katalanak bere estreinako lan homonimoa argitaratu du BCore diskoetxearekin berriki. Taldekideen artean No More Lies-eko musikariak daude, tartean, Santi Garcia soinu teknikari eta ekoizle ezaguna, eta Roger Ortega bateria jotzailea. Marc Clos Nueva Vulcanoko laugarren taldekideak osatzen du hirukia lau sokekin. Bere soinuan punk rock klasikoaren eta 90eko harmarkadako rock independenteko zantzuak antzeman daitezke. BCore zigiluaren webgunean aipatzen denez, taldeak Kepone, Nada Surf, Replacements edo hasiera Posies-etik edaten du.

Mantisa taldea, berriz, Zarautzetik dator eta 2004 urtean eratu zen eta Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (guitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (baxua) eta Iñaki Castro (bateria ) musikariek osatzen dute. Taldearen izen bera duen lehendabiziko lana plazaratu dute GOR diskoetxearen laguntzarekin, baina Iosu Gonzalez berak grabatu, nahastu eta masterizatu du. Diskoan biltzen diren 16 doinuek hardcore sustraiak izan arren, rock pieza sendoak dira.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button