MUSIKA

Bihar, “Dantza Nazazu Udaberria” Putzuzulon

Bihar, apirilak 30, Zarautzeko Putzuzulo Amets Fabrikan, Eraso, Zura eta Nire taldeen kontzertua programatu da.

Disko berria besapean dutelarik hiru taldeak datoz, udaberria dantzan jartzeko moduko kontzertu-festa honetara. Musikaren munduan ibilbide luzeko musikariak izango dira protagonista Putzuzuloko oholtzan.
Eraso, herritarrak, bigarren aldiz izango dira bertan, izan ere lehen aldiz jo zutenean hortxe izan zirenek seguru ez dutela hutsik egingo. Gau ahaztezina benetan hura.
Zura ere bigarren aldiz izango dira fabrika berezian. Aurrekoan bossanova doinuekin zipriztindu zuten aretoa, orain rock doinuez izerdituko dute. Azkenik, Nire, Lisabon urteetan zarataz gozarazi ostean, proiektu lasaiagoarekin datorkigu. Folk doinuak Irun aldetik.
Udaberria behar bezala ospatzeko, Dj Miauek musikatuko ditu gaueko ordurik ilunenak. Dantzak egunsentiari argia eman arte.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button