ESZENA

Virginia Woolf idazlearen inguruko obra Bastero Kulturgunean

Clara Sanchis aktoreak hartuko du gaur berton Virginia Woolf idazlearen papera, Andoaingo Bastero Kulturgunean oholtzaratuko den Una Habitación Propia lanean. Hitzordua, 21:30ean da.
“Modu atseginean esan nien ardoa edan zezatela eta eduki zezala bakoitzak bere gela, …”  idatzi zuen britainiar idazle entzutetsuak. Ezaguna bezain eztabaidatua izan den lana, ia mende baten ondoren, feminismoaren mito izaten jarraitzen du. “… Ez dago nire pentsamendu askatasunari jarriko diozun hesi, eta sarrailarik”

Hurrengo egunean ere zertaz gozatu egongo da, baina musikrekin. Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxez bikoteak Dama Beltzak ikusgarria egingo dute, 20:00etan. Musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da ekintza. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Emakume hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dira bertan. Estitxuren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte dama beltzen abestiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button