BESTELAKOAK

“Kamaleoiak gara!”, txikiak artean murgiltzeko programa

Artelan eta sormen piezak etxeko txikienei gerturatzeko Kamaleoiak gara! programa abiatu da Tabakaleran. Programa honek helduak nahiz txikiak Arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin murgiltzeko beste modu bat proposatzen du, jolastuz, ibiliz eta parte hartuz. Era honetan, arte-piezak, objektuak edota diskurtsoak aktibatzea proposatzen du.

Horretarako, Rosa Barbaren erakusketa aitzakia ezin hobea da pantaila gure bizitzaz jabetu eta teknologia, gainazal soil bilakatu den garaiotan.  Pil-pilean dauden zenbait gairen inguruan txiki eta nagusien artean hausnartu eta jolasteko parada ezin hobea da proposamena eta bideo kamera, proiektore eta begirada ikertzailearen laguntzaz, film laburrak sortu beharko dituzte kamaleoi txikiek, besteak beste.

Lantegia irailak 8 larunbatean izango da 11:00etatik 12:30ak bitartean Tabakalerako 1 eta 2 aretoetan euskaraz.  Doako ekimena bada ere, izena ematea beharrezkoa da, plaza kopurua mugatua baita.

Bestalde, Rosa Barbaren Drawn by the Pulse sormen lanak urriaren 14ra bitarte ikusi ahal izango dira.  Hogei urtetik gorako ibilbidean, teknologia analogikoa eta argia bere lehengai nagusi bilakatu ditu, zinemagintzara bertara behin eta berriz itzultzen diren narratibak eraikitzeko. Mostra honetan, zinema mundua eta ikus-entzunezkoak oinarrian dituen erakusketa proposatzen du Barbak. Haren piezak esperientzia hutsa dira: mugitzen diren mekanismoak, erritmoak, zuzeneko proiekzioak eta material berbera hainbat formatan ikusteko aukera: argi sorta gainazal lau batean proiektatuz eta zeluloidea bera fotogramaz fotograma ikusiz, besteak beste.

https://www.tabakalera.eu/eu/erakusketa-haurrentzako-lantegia?utm_source=Tabakalera&utm_campaign=4c54a60d31-EMAIL_CAMPAIGN_2018_07_06_07_32_COPY_01&utm_medium=email&utm_term=0_a9b981528f-4c54a60d31-184513297

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button