ARTEA

Victor Iriarte eta Gonzalo de Pedrorentzat KREA 2010 ikus-entzunezko diru-laguntzak

Imanol Zumalde Ikusentzunezkoen Doktoreak eta EHUko irakasleak, Virginia García Del Pino ikus artistak eta Lorena Montejo KREAko ikus-arteen alorreko arduradunak osatzen duten Aukeraketa Batzordeak diru-laguntzak eskaintzen zituen 12.000 euroak partekatuko dituzten bi proiektu aukeratu ditu.

Victor Iriarteren Invisible eta Gonzalo de Pedroren Cartografía de un MAPA dira aukeratuak eta biek interdisziplinarietatea eta sormen prozesuen ikerkuntza lantzen dute.

Victor Iriarteren ikus-entzunezko proiektuak Mursegoren bigarren lan
diskografikoaren grabazioa jasotzen du dokumentala erabiliz. Hortaz, lan baten prozesua jasotzeaz gain, ikus-entzunezko erretratua da. Horrez gain, musikaren mundua abestitik irudietara nola eraman daitekeen lantzen duen ikerkuntza izango da baita ere.
Mursego Maite Arroitajauregiren izen artistikoa dugu. Merkaturatutako disko bakar batekin, musika arloko kritikak urteko-errebelazio gisa aukera du eta Tom Whalley-ko BBC6 kateko programak bere abesti bat urteko abestietariko bat dela esan du.

Gonzalo de Pedrok, gauzatuko duen proiektua Elias Leon Siminianik zuzendutako MAPA film luzearen sormen prozesuari buruzko ikus-entzunezko ikerkuntza da. Grabazioak pelikulan bertan ere sartuko dira, prozesuaren sormen-mekanismoak agerian utziz. Elias Leon Siminianik fizkiozko zein ez fikziozko ikus-entzunezko lanak egin ditu Hauen artean, Conceptos Clave del Mundo Moderno tituludun mikrodokumentalen seriea nabarmentzen da.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button