ARTEA

Victor Coyote musikariaren artelanak Garabat galerian

Garabat galerian aspalditik dihardu lankidetzan MEM jaialdiarekin. Elkarlan horri esker, besteak beste, Olaf Ladousse, Le Dernier Cri, edo Miguel Angel Martin artisten lanak ikusi ahal izan dira Bilboko galeria horretan. Egun, Victor Coyote musikariaren lanak daude ikusgai 2011ko urtarrilaren 5era bitartean. Coyotek musika eta mundu grafiko eta plastikoa uztartu ditu bere jardunean. Horrez gain, literaturan, ikus-entzunezko alorrean eta antzerkigintzan ere aritu da.

Garabateko hormetan eskegi dituen obrak bere ibilbide musikalarekin lotuta daude, besteak beste, bere diskoetarako eta kontzertuetarako eginiko serigrafiak, eta marrazki originalak. Zirriborro horiek bere ideien haziak izan ohi dira.

Coyotek antzera heltzen dio arte serioari zein kontzertu bat iragarriko duen flyer txikiari. Hala, batean zein bestean antzeko gaiak eta irudiak aurki daitezke. Esaterako, bere pospolo kutxa antzeko autoak formatu handiko oleoetan eta Mastretta taldearentzat eginiko Sabanas blancas, cama estrecha bideoklipean agertzen dira.

Garabatek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button