BESTELAKOAK

Lekeitio eta bere emakumeak historian zehar

Lekeitioko udalak, ikerketa beka baten deialdia aurkeztu berri du. Lekeition emakumek egin dituzten ekarpenak jaso eta sakontzea izango da ikerketaren helburua.
Udalak, ikerketa beka hau atera berri du, kezkatuta baitago herriaren historiaz dagoen irudi partzialaz. Emakumeen ekarpenak, askotan, ez da kontuan hartu historian oinarritutako ikerketetan eta kontuan hartu badira beti esparru mugatuetan kokatua izan da emakumea.

Beraz udalak, Lekeitioko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko ordua heldu dela deritzo eta horrela hauei behar besteko aitortza egitea.

Udalak prestatu duena 4000 €tako beka da. Bekaren %25 beka onartzean emango da eta beste %25 plangintza aurkezterakoan. Beste erdia ikerketa bukatzean.  Ikerketa bekaren iraupena, gehienez ere 6 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal dute.  Ikerketa bekara aurkezteko azken epea azaroaren 16an izango da.

Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasuna, orijinaltasuna eta bideragarritasuna kontuan izango dira, baita eskatzaileen curriculuma eta espediente akademikoa eta proiektuan erabiltzen duen hizkera ez sexista.

Epaimahia Alkateak, Berdintasunerako zinegotziak, berdintasunerako teknikariak, kultura teknikariak, Idazkariak eta  Emakumea eta berdintasuna batzordeak osatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button