IKUS-ENTZUN

VI. Gaztezulo Bideo Lehiaketa abian

Sormenaren harra barruan darabilzu? Istorioak irudi bidez kontatzea duzu gustuko? Bada, aurten seigarrenez, Gaztezulo Bideo Lehiaketa antolatu da. Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutuko iraupena duten euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du, bigarrenak 300 eurokoa eta publikoaren saria ere izango da.

Aurkezten diren bideoek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik. Kontuan hartu, bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa behar duela izan.
Atzo bertan, urriaren 6an, lanak entregatzeko epea  zabaldu zen, eta azaroaren 10ean itxiko dute.

Parte hartzaileek gaztezulo.eus-eko formularioa bete ahala sareratuko dira lanak. Ez dira onartuko giza eskubideen kontrako lanak edota bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta zabaltzen dutenak.

Hemen duzue Bideo Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button