ARTEA

Veronica Ordozgoitiren "ideiarenirudiairudiarenideia" argazki erakusketa Mikelazulo kultur elkartean

Veronica Ordozgoitiren ideiarenirudiairudiarenideia lan deskribatzeko bere hitzetatik egin dugu tiraka.
Hala dio egileak berak: "..ideia oro irudi ezberdinetan irudikatu daiteke…irudi orok hainbat eta hainbat ideia gorde ditzake.
Ohiko itxura arrunten atzean, sarritan, ideia, sentsazio…ezberdinak ezkutatzen dira. Argazkia ez da momentu konkretu baten irudikapena soilik…bizia duen elementua da."

Veronica Ordozgoiti anoetarra da eta arkitektura ikasketak egin ditu Donostiako arkitektura eskolan. Gaur egun Donostiako arkitektura estudio batean egiten du lan. Gustuko duen ofizioa da, gero eta gustukoago, eta bere etorkizuna arkitektura munduan ikusten badu ere, eta denbora gehiegi soberan ez badu ere, baditu beste afizio batzuk, hauen artean musika eta argazkigintza.

Argazkigintzari dagokionean, argazki kamerekin jolasten duela urte asko hasi zen arren, 2007ko martxoan, jarri zuen lehen erakusketa ikusgai, Donostiako 721 tabernan. Irailean, berriz, Mikelazulon jarri zuen bigarrena.

Bere ustez, "eskuartean dugun objektu oro ulertu eta eraldatzea da gure ardura, gauzen zergatia galdetu, mamia bilatu, objektuaren funtsa aurkitu, itxuraldatu…".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button