IKUS-ENTZUN

Tanovic-en “Txatar-biltzailearen emaztea”, FASen

Bilboko FAS zineklubak Danis Tanovic zinegilek 2013ean estreinatutako Epizoda U Zivotu Beraca Zeljeza (An episode in the life of an Iron Picker)  filma aurkeztuko du Bilboko FAS zineklubak, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, David P. Sañudok zuzendutako Agur (2014) film laburra ere proiektatuko da. Emanaldia Alfonso Vallejok aurkeztuko du.

Euskaraz Txatar-biltzailearen emaztea izenburua duen filmak Epaimahaiko Sari Handiaren eta aktore onenaren sariak jaso zituen Berlin 2013an. Lanak familia ijito baten gorabeherak jasotzen ditu. FASen arabera, “dotorezia handiz, berak (Tanovicek) desgizartiartze eta berekin dakarren arrazismoari buruz egindako salaketa eragiten du XXI. mendeko gure zibilizazio handian”.

Zinegile bosniarraren esanetan, “Sozialismoak ez zuen funtzionatu, kapitalismoak ere ez; hortaz, erdibidea pentsatu behar dugu. Arlo komun bat ideia jakin batzuetarako edo halako zerbait”.

Bestalde, David P. Sañudoren Agur pelikula laburrak 2015eko Euskal Herriko errealitate politikoan, baina gaurko testuinguruarekin lotura estua duen istilu bat kontatzen du, Ertzaintza tartean dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button