Sin categoría

Verona eta Olimpia taldeek Satelite T aretoa bisitatuko dute

Bilboko Satelite T aretoak Verona eta Olimpia taldeak hartuko ditu bihar, hilak 16, 21:00etatik aurrera. Olimpia Donostiako techno-pop taldea da; Verona, berriz, Granada hiriko indie-rock taldea da.

Olimpia Lur Usabiaga aktoreak zuzendutako techno-pop egitasmo berria da. Oraintsu, estreinako EPa argitaratu du, eta maiatzean bigarrena plazaratuko du. Laster Madrilen joko dute donostiarrek. Halaber, hainbat jaialditan jo dute, tartean, Irun Rock.

Bestalde, Verona taldeak Subterfuge diskoetxe prestigiotsuarekin argitaratu zuen lehendabiziko EPa, 2016an. Granadako taldeak, askotariko elementuak uztartzen ditu bere proposamenean, besteak beste, pop, shoegaze eta post rock. Bilbon, Equilibrio iraupen luzeko lehenengo lana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu