MUSIKA

“After Cage”, musika esperimentala

Atzo hasi zen After Cage Musika Esperimentazioaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren III. edizioa, eta azaroaren 22ra bitarte iraungo du. Emanaldiak Nafarroako Museoan, Gayarre Antzokian eta Huarte Arte Garaikideko Zentroan egingo dira.

Musika, dantza, performanceak, bideo-emanaldiak eta arte plastikoak izango dira jaialdiaren protagonistak. Guztira zortzi ekitaldi izango dira, tartean, Robar Belleza baletaren estreinaldia, Antonio Salvaren El Encierro xilografia-liburuan oinarritzen dena.

Horretaz gainera, hauexek parte hartuko dute jaialdian: Jose Manuel Lopez Lopez konpositoreak hitzaldia eta masterclass bat zuzenduko ditu, besteak beste, Takayuki Rai, Iannis Xenakis eta Toru Takemitsu autoreen musikaz lagunduta.

Camille Mutel, Ensemble Modern, Neopercusion, Sigma Project, Norio Sato, Pablo Barragan, Laurence Guillod, Pilar Fontalba, Patxi Araujo, Edurne Ibañez, Antonio Eslava, Salva Tarazona, Iñaki Estrada edo Leandro Suarez dira jaialdian parte hartuko duten beste artista batzuk.

Jaialdia Colectivo E7.2 taldeak antolatu du, Gayarre Antzokiarekin lankidetzan.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button