ESZENA

Verdini Dantza Taldearen ikuskizuna, Donostian

Isabel Verdini koreografo donostiarraren lan-metodologian oinarritzen den Verdini Dantza Taldeak ikuskizun bat taularatuko du bihar, abenduak 3, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan, Ezgaitasunaren Nazioarteko Egunaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.

Donostia Kulturaren arabera, “psikodantzako konpainia aitzindaria izan da Euskal Herrian (dantza garaikidearen mota honek elbarritasun intelektuala integratzen du), eta aldi berean euskara sustatu du”.

Emanaldiaren bitartez, dantza taldeak bete bi helburu nagusiak uztartu nahi ditu: “gizartea sentikortzea dantzaren arte-adierazpenaz, prestakuntza onaren emaitza bikainak erakustea, eta euskal kultura sustatzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button