MUSIKA

Vendettak azken kontzertua emango du gaur Hatortxurock jaialdian

Ska-rock estiloko Vendetta talde nafarrak behin betiko agurra emango du gaur, Atarrabian egingo den Hatortxurock jaialdian. Taldeak berak iragarri zuenez, 2018an taldeak azken kontzertuak eman ditu, behin betiko agurra esan baino lehen.

Hala, Begitara begira, Botella de ron edo Bother the police kantuak entzuteko azken aukera izango dute gaur zaleek.

Taldeak hamar urte bete ditu aurten, eta ibilbide horretan bost disko plazaratu ditu: Vendetta (Gor, 2009), Puro Infierno (Baga Biga, 2011), Fuimos, Somos y Seremos – Atzo, Gaur eta Bihar (Baga Biga, 2012), 13 Balas (Baga Biga, 2014) eta Bother (2016).

Vendetta 2009 urten abiatu zuten Javier Etxeberria eta Luisillo Kalandraka musikariek. Bi horiek beste musikari hauekin osatu zuten taldea: Enrikkko Rubiños, Ruben Anton eta Pello Reparaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button