IKUS-ENTZUN

“Vecinos, bandurrias & guateques”

Bihar, 19:30ean, Oreretako Zine Txiroa ekimenaren barruan, Vecinos, bandurrias & guateques (Sandra Cuesta eta Larraitz Torres, Euskal Herria, 2009) bideo emanaldia izango da, eta ondoren solasaldia zuzendariekin.

Dokumental honek kosta- muga herri baten eszena musikala erakusten du. Leku hau betidanik musika mota ezberdinez interesatuta egon da. Pelikulak pasio musikalaren ardatza jorratzen du eta ezinegon musikalak jota dauden gazte batzuengana gerturatzen da kameraren bidez.

Larraitz Torres eta Sandra Cuesta bikoteak Colombina´s osatzen du. Beraien lanak diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien arteko harremanak sakonki aztertzen ditu.

Elkarlanaren fusioan identitate bakar bat osatzen dute, identitate pertsonalak nahastuz eta alde batera utziz. Eduki guztiak zentzu handiz nahasten dituzte, beraien arteko harremanak sakonki aztertuz, istorio nahasiak biltzeko.
Beren lanak ibilbide subjektibo bat proposatzen digu, aurrera pausoak, maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta memoria nahasten dituen bide batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button