BESTELAKOAK

Aitor Etxebarria “El_Txef_A” musikariak “Markak” LPa aurkeztu du

Aitor Etxebarria El_Txef_A musikari gernikarrak herrikide duen Hannot Mintegia zinegileak filmatutako Markak dokumentalaren soinu banda aurkeztu du gaur, Bilbon.

Gernikan, 1937ko apirilaren 26an, izandako bonbardaketak bertako gazteengan izan duen eragina jorratzen du filmak, gazte sortzaileen jardunetik abiatuta. “Gernikaren iragana, sorkuntzarako eremua da Gernikako gazteen artean. Gazte sortzaile horiek barruan dutena zer den aztertzen du dokumentalak, gazteon emozioak arakatuko ditu”. 2016ko Zinemaldian estreinatu zen filma.

Aitor Etxebarriak, halaber, filmaren soinu banda jasotzen duen binilozko disko luzea aurkeztu du gaur. Dijitalidadeak iragarri duenez, “(filmaren) zuzendariaren eta Aitorren artean energia indartsua sortu zen, eta askotan, Hannotek berak, grabaketa egun baten ostean, argazkiren bat, elkarrizketaren bat edo lokalizazio bat bidali eta Aitorrek egun berbereko energia hori xurgatzeko aukera zuen, kanten lehen zirriborroak egiteko oso lagungarria egiten zitzaion, etxean zegoela nahiz atzerrian biran egon da ere”. Emaitza teklatu, soka, gitarra eta ahotsekin jantzitako soinu banda atmosferikoa eta emozionala da.

Diskoa, gainera, zuzenean aurkezteko asmoa ere agertu du egileak. Hala, ekainaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian izango da emanaldia; 16an, Bartzelonako Sónar jaialdian eta uztailaren 15ean, New York hiriko Borgart House aretoan. Oholtzan hauexek arituko dira: Hasier Oleaga (batería), Hannot Mintegia (gitarra), Hibai Etxebarria (pianoa), Jatsu Argarate (baxua), Aitor Etxebarria (sintetizadorea) eta hari laukote bat.

Informazio gehiago: dijitalidadea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button