IKUS-ENTZUN

V. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan

 

Aurten bosgarrenez, Gaztezulo Bideo Lehiaketa antolatu da. Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutuko iraupena duten euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du, bigarrenak 300 eurokoa eta publikoaren saria ere izango da. Bideoak urriaren 6tik azaroaren 6ra bitarte aurkeztu behar dira.

Lanen bat izanez gero honako baldintzak hartu beharko dituzue kontuan: pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidal ditzake. Bideoak WeTransfer zerbitzuaren bitartez bidali behar dira. Bestalde, gaztezulo.com webguneko Bideo Lehiaketa atalean topatuko duzuen formularioa bete beharko duzue; besteak beste, taldearen izena, taldekideen izen-abizenak, herria, kontaktua, bideoaren izenburua eta deskribapen labur bat zehaztu beharko dira formulario horretan. Azaroaren 20ko 12:00ak bitartean, ikusleen botoak eta iruzkinak jaso ahal izango dituzte.

Bideoak hizkuntza edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa behar du izan, eta animaziozko lanak ere onartuko dira.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button