ESZENA

“Uztakale” kultur ekimena bihartik aurrera Legazpin, kulturaz gozatzeko aukeraz blai

Bihar, ekainaren 26an abiatuta, eta uztailaren 19ra bitartean ospatuko da Legazpin, aurtengo Uztaila Kulturalaren oinordeko bilakatu den Uztakale, herriko gune eta txoko desberdinak kulturaz bustiko dituen ekimena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak, Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia Bultzatuz ekimenarekin elkarlanean antolatu duen ekimenak kaleko uztaren proposamenak dakartza uztailean ere, kulturaz gozatzeko aukera emanez herritarrei.

Uda partean ohikoak diren jolas parkeak, tailerrak, ikus-entzunezko emanaldiak, genero desberdinetako musika, eta adin guztientzako kale ikuskizunak jasoko ditu aurtengo edizioak ere. Hala, bihar, ekainaren 26an, 19:30ean, Laubide kalean, Txarlestroup ikuskizunak emango dio hasiera ekimenari, Zirika Zirkus konpainiaren eskutik, txarleston eta klaket bat jotzetik dantzatzera pasatzen den akrobazia ikuskizun bereziak.

Eta ondorengo egunak ere kultur emanaldiz jantziko da Legazpi, kaleko uzta anitz eta oparoarekin, udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonoren gozagarri.

Egitaraua eta informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button