BESTELAKOAK

Argitaratze-Kalitatea, “Juan De Yciar” Saria

Manuel de Larramendi Institutu Bibliográphicoak, 2013. urtean Euskal Herrian Argitaratutako Liburu Onenen Sariaren deialdia egin du. Sariak ohorezko izaera izango du.

Deialdia egin duen Institutuaren xedea Euskal Herriko ekoizpen editorialaren kalitate tipografikoaren bilaketa eta sorkuntza estetikoa sustatzea da, Arte Grafikoen hobekuntzarako adibide gisa erabili ahal izango diren lanak nabarmenduz.

Sari bana emango da ondorengo argitalpen-modalitate bakoitzeko: Arte liburuak; Bibliofilia liburuak; Literatur argitalpenak; Haur eta gazte liburuak; eta Lan orokorrak eta dibulgazioko lanak.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean inprimatutako liburuak onartuko dira lehiaketan, eta argitaratze-data jasota egon behar da argitalpenaren zentsuren orrian edo azkeneko oharrean.

Eskabideak eta material osagarria Instituto Bibliográphico Manuel de Larramendi institutura bidali behar dira (375 posta-kutxatila, 20800 Zarautz), martxoaren 31 baino lehen.

Informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button