MUSIKA

Uzta Festa jaialdiak aurtengo kartela iragarri du

Iruñeko Uzta Festa jaialdiak aurten izango diren taldeen zerrenda zabaldu du. Jaialdia martxoaren 23an eta 24an egingo da Nafarroako hiriburuko hainbat lokaletan: Subsuelo, Kava´s, Catos, Txintxarri eta Nebula.

Talde hauek arituko dira aipatutako bost aretoetan: Perro, Esteban y Manuel, Fasenuova, Vulk, Anari, Cuchillo de Fuego, Pedro LaDroga, Juárez, Exnovios eta Tronco.

Musikari guztien artetik Pedro LaDroga rapzale eta ekoizlea nabarmenduko dugu. LaDrogak Vía Digital izenburuko lana aurkeztuko du Iruñean. Diskoaren harira hauxe esan du espainiarrak: “Nire musika ni naiz, eta ni, era berean, nire musika naiz. Ez dut inoiz ezer nahi izan. Ikusi dudana, bizi izan dudana, pentsatu dudana eta kontatu didatena egin eta esan dut. Entzun nahi nuena egin dut”. Bideoa txertatu dugu bere proposamena ezagutzeko.

Jaialdiari buruzko informazioa guztia hemen: uztafesta.entradium.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button