BERTSOTAN

Usurbilgo Santixabel jaietako Bertsopaper lehiaketa

Usurbilgo Santixabel jaietako Bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 27ra arte luzatu zen honako baldintzekin: usurbildarra izatea; 6-10 bertso artean idaztea; eta lanok inoiz argitaratu gabeak izatea.

Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko lan saritua, uztailaren 1ean, gaur berton, gaueko 22:30etik aurrera frontoian ospatuko den bertso saioaren amaieran emango dute ezagutzera.

Beraz, gaur ere, Santa Ixabel jaietako bertso-saioa izango da frontoian Bertsolariak: Ibai Esoain, Jon Maia, Amaia Agirre, Iker Zubeldia, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña izango dira. Gai-jartzailea Leire Iturrioz izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button