MUSIKA

“Uso Pop Festibala”, kontzertuz beterik dator asteburua Sarara

Poesia musikatuak, musika elektronikoak, ambiant  musika erradikalak, psych-rockak, zurrunbilo elektrikoak, post-rockaren harmoniak, math-rockaren zehaztasunak, post-hardcorearen energiak, melodia sarkor eta poesiaz beteriko kantuak edota poetikoak bezain politikoak diren hitzek hartuko dute Sara herria asteburuan, Uso Pop Jaialdiaren eskutik.

Jaialdiaren 10.edizioan programazio oparoa antolatu da asteburuan Lizarrietako kaxkoan. Musika jaialdia oso ezaguna ez izan arren, bertaratu ohi direnek ongi dakite ekimen horren programazioak kalitate handiko musika eta estilo ezberdinez gozatzeko aukera ederra eskaintzen duela. Eta horrela izango da aurtengo edizioan ere. Hala, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Anari, Lankun (Dublin), Manuel Menuck (Kanada), Lysistrata (Frantzia), Madeleine (Euskal Herria), This is the Kit (Erresuma Batua) edota  Dj Sets & Karaoke Live taldeen kontzertuak programatu dituzte.

Antolatzaileen esanetan, “hasierako energiari adinaren zuhurtzia uztartu diogu eta bi eguneko XXL urtebetetze besta bat antolatu dugu. Harrigarria iruditzen bazaigu ere, hamargarren urtea ospatuko dugu aurten eta egun bateko ekimen bezala pentsatua zen besta, bere tribuaren dinamikari esker garatu da. Beraz egia da edizio honek kapitulu bat itxiko duela baina bertze zerbaiten hasiera markatuko du”.

Uso Top Festibalerako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, baita bi egunetarako bonoak ere, Uso Pop webgunean.

Programazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button