BESTELAKOAK

Usartaza Eibarko txistu taldearen 75 urteurrena

Bilboko Udal Txistularien Bandak euskal musika popularraren difusioan ibilbide historiko handia duen taldea omenduz hasiko du urtea: Usartza Eibarko Txistu Taldea. Taldeak, gaur berton, Bilboko Euskalduna Jauregian emango duen kontzertuarekin bere 75 urteurrena ospatuko du.
Kontzertua Bilboko Udal Txistularien Bandako neguko denboraldiaren barruan kokatzen da eta Usartzak txistularien errepertorio klasikoko autoreak jasoko ditu kontzerturako.

Usartza Txistu Taldearen lehen kontzertua 1935eko apirilaren 16an izan zen, lau urte lehenago aldarrikatutako Errepublikaren oroimenez, arma-herriko Musika Bandak urtero eskaintzen zuen kontzertuaren atsedenaldian. Gaur, garai artan bezala, txistuaren ahots ezberdinak ordezkatzen dituzten hamar musikarik osatzen dute taldea: Elena Perez (lehen txistua eta zuzendaria), Enrike Montero, Iratxe Gimenez, Mireia Astiz, Ainhoa Urkizu eta Jose Miguel Laskurain, lehen txistuak; Asier Castelos eta Javier Zorrakin, bigarren txistuak; German Ereña, silbotea; eta Iñaki Orbegozo, perkusioa. Mari Sol Arrillaga soinujolearekin eskainiko dute emankizuna.  

Bilboko kontzertuan euskal errepertorio klasikoko autoreak interpretatuko dituzte, Isidro Ansorena eta Pepe Andoain adibidez. Autore klasikoen doinuekin batera, Sabin Bikandi edo Jose Ignacio Ansorena garaikideagoen doinuak ere interpretatuko ditu Usartzak.

Udal Txistularien Bandaren hurrengo kontzertua urtarrilaren 25ean izango da eta okasio honetan Mariano Santamaria piano jolearen parte hartzea izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button