ESZENA

Uruguayko Balletak XX. mendeko koreografo latinoamerikarrak omenduko ditu

Hilaren 26an, asteartea, Uruguayko Ballet Nazionala Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian izango da, 20:30ean. Emanaldia Julio Bocca dantzari eta koreografo argentinarrak zuzenduko du.

Uruguayko Ballet Nazionalak XX. mendeko koreografo latinoamerikar garrantzitsuenak omenduko ditu aurten abiatu duen nazioarteko biran. Bilbon, uztailaren 26an emango duen emanaldian ere horrela egingo du. Ikuskizuna Julio Boccak (Buenos Aires, 1967) zuzenduko du eta Dantza Gaua egitarauaren baitan izango da.

Programa adimentsua eta sentibera izango da, herrikoia eta aparta, sakona eta azalekoa. Gau batean bi mendeko ekoizpen koreografiko latinoamerikarra bilduko duena.

Uruguayko Ballet Nazionalak egiten duen estreinako nazioarteko bira da hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button