BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak Araban

Bihar bertan, Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak antolaturik, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean, Bertsolaritza: begirada feminista bat hitzaldia gauzatuko da, 19:00etan, Uxue Alberdiren eskutik.

Ostegunen, Txagorritxuko Jai Batzordeak antolatuta, Gasteizeko Gaztetxean, Bertso-tabern. Irish music eta bertsoak izeneko bilkura egingo da, Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal bertsolari bikotearekin. 20:00etan izango da.

Ostiralean, Gasteizeko Ehari auzoan, bertso-afaria egingo dute Kakiturri Elkartekoek eta Gasteizko Mintzalagunakoek.

Eta larunbatean, Legution, Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA hasiko da. Bertso-bazkaria Albertia elkartean. Bat-bateko taldeak: Bostibaieta-Legutio eta Bapateroak-Gasteiz. Idatzizko taldeak: Legutioko bertso-eskola eta Murgiako bertso-eskola.

Geroago, Gasteizeko Errexala elkartean, Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoAren bertso-merendua egongo da. Bat-bateko taldeak: Errexala-Gasteiz eta Urkabustaiz. Idatzizko taldeak: Bertsoaren saltsan-Gasteiz eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea. 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button