Nontzeberri

Uruguaiko zinemagintza pantaila handian, Iruñean

Latinoamerikako hirien egungo eraikuntzaren errealitatea erakusteko, Nafarroako Filmotekak zikloa berezia abiatu du urrian. Aste honetan eta hurrengoan, azken bi saioak antolatu dituzte  bertan. Aurten Uruguai izango da gonbidatutako herrialdea eta hori dela eta, bertako zinema ikusteko aukera izango da.

Aurreko asteetan Nafarroarekin oso lotuta dauden Paisito (Ana Diez, 2008) eta La noche de los 12 años (Alvaro Brechner, 2018) filmak pantailaratu dituzte.  Lehena Nafarroako zuzendari batek egin du, eta bestea zati batean Nafarroan filmatu da.

Beste bi filmak La estrategia del caracol (1993) eta Roma (Alfonso Cuarón, 2018) izango dira. Gaur bertan lehenaren emanaldia programatu da, eta Sergio Cabrera zuzendaria egongo da proiekzioan. La estrategia del caracol filmak honakoa kontatzen du: “Bogotako auzo behartsuenetako bateko bizilagunak borrokan ari dira bizi diren etxeak eraitsi ez ditzaten. Etxeak, kezkarik gabeko aberatsa batenak dira. Espekulazioaren eta ustelkeriaren kontrako borrokak galduta dirudien arren, on Jacintok, anarkista espainiar zaharra, asmatutako ideia berezia martxan jarriko dute”.

Datorren astean Nafarroako Filmotekak Netflix plataformarekin egin duen lankidetza akordioari esker Roma (Alfonso Cuarón, 2018) proiektatuko da.

Exit mobile version