IKUS-ENTZUN

Oinez egiteari buruzko dokumentala, Donostian

Gaur, Donostiako Kresala zineklubak Oreretako Juanmi Gutierrez zinemagileak filmatutako Bideak Amesten (Soñando caminos, 2017) dokumentala aurkeztuko du, Trueba zinema aretoetan, 19:30etik aurrera. Donostiako zineklubak jakinarazi duenez, “oinez bide egiteari buruzko dokumentala” da.

Emanaldia dokumentalaren egileak aurkeztuko du, eta proiekzioa amaitu eta gero, filmaren eta bere obraren inguruan arituko da.

Zinegilearen arabera, “ibiltzea eta bide egitea ez dira gauza bera. Ibiltzen senaz ikasten da, bide egitea beste gauza bat da. Bizitza osoa behar da bide egiten ikasteko. Beti txunditu izan naute bideak apaintzen dituzten pertsonak, bertan haien aztarnak uzten dituztenak, bidegileak bere miresmena, jakin-nahia eta ezustea azaldu dezan. Edertasun galkor honek berekin batera egiten du bizitzaren bidea”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button