ESZENA

“Ipar haizearen kontra” antzezlana estreinatuko dute datorren astean

Daniel Glattauer-en izen bereko eleberrian oinarrituriko Ipar haizearen kontra (Tanttaka Teatro) izeneko obra taularatuko datorren astean Bilboko Arriaga Antzokian. Antzezlanaren estreinaldia urriaren 20an, 21ean eta 22an ikusi ahalko da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Ulrike Zemmek eginiko antzerki-egokitzapena izan du oinarri Fernando Bernuez zuzendariak. Antzezpenaz, berriz, Joseba Apaolaza, Itziar Atienza eta Kike Diaz de Rada arduratu dira.

Obrak mundu birtuala du ardatz: Akats bat dela medio, Leo Leike-k emakume ezezagun batek (Emmi) bidalitako mezu bat jasotzen du. Gizabide hutsagatik erantzuten badio ere, emakumeari erakargarria iruditzen zaio eta berriro idazten dio. Hala, pixkanaka atzera bueltarik ez duen harreman bat hasiko dute. Denbora kontua baino ez da. Berehala iritsiko da elkar ezagutzeko eguna, baina ideia horrek hainbeste asaldatzen ditu, nahiago dutela elkarretaratze eguna atzeratzea. Gaindituko al dute gutun bidez bidali, jaso eta gordetako emozio horiek benetako elkarretaratzea?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button