ESZENA

Urteroko zita irriarekin, Iruñeko “Irriziklo 2020” jaialdian

Urteroko zita horretan barregura da oinarria, eta horren inguruan ardazten da Nafarroako Antzerki Eskolak bideratzen duen Irriziklo 2020 jaialdiaren programazioa, aurten, otsailaren 26tik martxoaren 25era luzatuko dena.

Diogun bezala, etzi hasiko da jaialdia Erradikalak ginen izeneko saioarekin. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal bikotearen Erradikalak ginen bakarrizketa oholtzaratuko da. Partaideen letra hauetan azaltzen da zertan den ikuskizuna: “Erradikalak zarete erraten digute. Eta nahi eta behar baino gutiago, pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian”.

Hurrengo emanaldiak honakoak dituzue: Sorgin baten ametsak (martxoak 4), 40 urte eta aldapan behera niek! (martxoak 11), Koxkak (martxoak 18) eta Gudua (martxoak 25).

Programazioaren xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button