ARTEA

Euskal Irudigileak Elkartearen 2023ko Bekak

Euskal Irudigileen Elkarteak bere bekak plazaratu ditu. 10 bekadun plaza eskainiko ditu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik.

Parte hartzaileak oinarrizko ezagupenak, marrazketa eta ilustrazioan gai izatea beharrezkoa izan behar du. Proiektu berrietan murgildu nahi duten edo proiektu zaharrak berreskuratu eta ikuspegi berri bat emateko gogoa duten ilustratzaileei eta bilduma ilustratuen arloan eta, oro har, mundu editorialean, irudiaren bidez forma narratibo berri bat aurkitu nahi duten sortzaileei begirako bekak dira.

Parte hartu nahi izanez gero, maiatzaren 15era arte duzue bertan eskatzen diren dokumentuak bidaltzeko. Geroago, bekadunen zerrenda argitaratuko da webgunean.

Mintegiaren datak maiatzaren 25an eta 26an izango dira, eta BilbaoArteko instalazioetan egingo da, goizez eta arratsaldeko ordutegian.

Raúl Nieto Guridi adituarekin Erantzi jertsea tailer esperimentala egingo da. “Tailer honetan azalera aterako dugu egia eta ikasiko dugu definitzen geure hizkera propioa, geure nortasuna; geure prozesu bakoitzaren bilaketa jorratzeko tailerra izango da, eta egingo ditugun aurkikuntzak lagungarri gertatuko zaizkigu etorkizuneko proiektuetan. Jertsea eranzteko tailer bat, labur esanda. Geure hastapenak aztertuko ditugu, gakoak bilatuko ditugu geure biografian, prozesu eta teknikak partekatuko ditugu eta konponbideak planteatuko ditugu hasita edo hasteko ditugun proiektuetarako.
Espazio zinematografikoa landuko dugu, kanpoko tresnak erabiliko ditugu geure gurua akuilatzeko, eta irudiarekin zein testuarekin zerikusia duten alderdi guztiak aztertuko ditugu. Hautagaiek portfolio bat aurkeztu behar dute (nahikoa dira 5 irudi), eta idatzizko justifikazio bat non azalduko duten euren prozesua, ilustrazio munduan dituzten motibazioak.”

Euskal Irudigileen Elkarteak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button