MUSIKA

“Urtarrijazz” jaialdia martxan da, Iruñean

Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxak Urtarrijazz jaialdi beteranoa hartuko du beste behin,  urtarrilaren  31ra bitartean. Joan den astean abiarazi zuten jazz programazioa Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa taldearen kontzertuarekin.

Aste honetako barikuan, urtarrilak 17, No More Blues taldearen txanda izango da, 19:30etik aurrera. Jazz banda hori 2002an sortu zen eta, betiko legez, barnean aldaketak gertatu diren arren, musika estilo berari eutsi diote, bai eta musika beltzeko bertsioez beteriko errepertorioari ere. Beren lanetan swinga, jazza, soula, bluesa, funka, rocka eta ritm & bluesa entzungo dituzue, Stevie Wonder, Nina Simone, Blues Brothers Tina Turner, Joe Cocker edo Aretha Franklin artista haien bertsioak eginez.

Urtarrijazz jaialdia honako proposamenek osatuko dute: Ache Pa Ti: Aunitz Urtez (urtarrilak 24); saio berezi bat, 60 años de jazz en Navarra izenekoa (urtarrilak 25); eta Pamplona Jazz Big-Band (urtarrilak 31).

Programazioa osatzeko hitzaldi bi antolatu dira urtarrilaren 15 eta 22an, Jazza emakume-izenarekin titulupean, Pachi Tapiz adituaren eskutik. Gainera, egunotan, Jazza Nafarroan? Jazza Nafarroan! izeneko erakusketa ikusgai dago Sanduzelaiko Civivoxean.

Datu guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button