ARTEA

Urritik aurrera, ikasleen proiektu artistikoak ikusgai Montehermoson

Profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazteko modua da Montehermoso kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak ikasleentzat antolatzen duten proiektu deialdia. Modu horretan, lanerako plataforma eskaintzen zaie artistei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

Aurkezteko epean 44 proiektu jaso ziren, aurreko edizioan baino 19 gehiago. Hautaketa-batzordeak (Cristina Arrazola-Oñate, komisarioa; Natxo Rodriguez, EHUko Kultura Ekintzako zuzendaria; Edurne Gonzalez, Arte Ederren Fakultatekoa, eta Araceli de la Horra, Montehermoso kulturunekoa) lau proiektu aukeratu dituzte, Horiak guztiak Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan aurkeztuko dira jendaurrean, urritik 2020ko maiatzera arte.

Aurtengo deialdian, ekimenaren zazpigarren edizioan, aukeratu dituzten lau proiektuak honakoak dira: Cuerpo inefable (Irene Carmona). “Irene Carmonak inguru hurbilenean aurkitzen dituen motibo plastikoetan oinarritzen du bere lana. Pinturaren bidez gauzatzen da haren lana, argazkia bitarteko, erreferentziazko bitarteko gisa ez ezik, baita berez zentzua duen elementu gisa ere”. Walking the line (Javier Ozcoidi) “Kaleetan ibiltzearen poderioz sortzen da proiektua,  inguruan dauden lerroei etengabe behatuz, haiekin elkarreragin eta haiek birpasatu edo sortzeraino. Paisaian lerro bat eginez eta irudi bat sortuz esku hartzeak ahalmen handia ematen dio hari.” The sky is inside (Susana Viñolo) “Susana Viñoloren proiektuak aurrerapen teknologikoen eta ezagutzaren paradigma historikoki aldakorren arteko erlazioa du gaitzat, astronomiaren alorreko teknologiak ikergaitzat hartuz. Jatorri, garai eta munduko leku ezberdinetako irudiak eta informazioak alderatuz eta gainjarriz, giro anakronikoa sortzen du artistak”. Eta Blanco y Fucsia (Marta Valverde) “Artistak errealitatea bitan banatzen saiatzen da, bere belaunaldiak (hogeitaka urte dituenena) azaltzen duen tristeziaren jatorria zein den asmatu nahian eta, aldi berean, mundu paralelo edo ihesbide posibleei buruz ikertu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button