MUSIKA

Jahsta Reggae Band taldeak joko du Donostian

Estatuko reggae talde garrantzitsuenetarikoa da Jahsta Reggae Band. Hamarkote honen soinuaren ardatzak reggae, rap eta raggamuffin estiloak dira. Donostiako Gazteszena aretoan izango dira datorren asteartean, hilak 19. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Hamar musikarik osaturiko banda 1998an eratu zen, eta lehendabiziko maketaren, Rasta es el futuro, 2.000 ale saldu zituen. 2000an, berriz, estreinako CD plazaratu zuen: Jah’sta. Hitzei dagokienez, gai sozialen inguruko kezka azaltzen dute, ingurumena, pobrezia eta injustizia dira jorratzen dituzten gaia, besteak beste.

2003 urtean, ostera, bigarren lana argitaratu duen, El mensaje, Santander hiriko Loud & Lone reggae-estudio ezagunetan grabatua. Lan horretan, rap estiloan murgildu ziren lehendabizikoz Rapsusklei kidearen laguntzari esker. Harrezkeroztik, hainbat kontzertu egin dituzte areto eta jaialdietan, eta, tartean, Violadores del Verso, Rapsusklei, Dani Ro edota D.A.B artistekin kolaboratu du. Amaitzeko, aipatu behar da, Legado (2008) izenburuko diskoa dela taldearen azken lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button