Nontzeberri

Urriko saio bereziak, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak programazio interesgarria eskaintzen du hilero. Urrian, Saio bereziak izeneko programazioaren barruan estilo eta gai ezberdinak tratatzen dituzten filmen emanaldiak ondu ditu.

Joan den astean hasi zen ziklo berezia Richard Attenboroughen Gandhi (1982) filmarekin, izan ere, 1869ko urriaren 2an, azken garaietako itzal handietako lider herrikoia izan zen Mohandas Karamchand Gandhi jaio zen.

Bihar izango du segida ekimenak Bakerako Lankidetza Batzarreak proposatutako The Wedding Ring (Rahmatou Keïta, 2016) filmarekin. Herrialde protagonista Niger da, munduko bigarren herrialde behartsuena, bai eta bere mugen baitan bizi diren emakumeak. Horiek garapen sozial eta ekonomikorako aukera gutxi dituzte, eta benetako hezkuntza eta osasuna jasotzeko arazo larriak. Horri ere euren kontrako indarkeria fisikoa gehitu behar zaio.

Datorren asteko ostegunean, urriak 17, osteguna, bi emanaldi programatu dira: alde batetik, Diecisiete (Daniel Sánchez-Arévalo, 2019) filma, eta, bestetik, Netflix plataformak ekoiztutako eta banatutako lehenengo filma. Urriaren 25ean, Roma (Alfonso Cuarón, 2018) ikusteko aukera izango da. Eta azkenik, urriaren 31n, erbestean grabatutako etxeko irudiak biltzen dituen Diarios del exilio dokumentala pantailaratuko dute.

Nafarroako Filmotekan dituzte datu guztiak.

Exit mobile version