Nontzeberri

Urnietako Marizulo Taldeak “1936” aurkeztuko du

Urnietako aktore, musikari eta dantzariek osatua, Marizulo Taldea 1936 izenburudun ikuskizuna prestatzen aritu da azken hilabeteotan. Asteburuan, martxoak 16 eta 17, Urnietan aurkeztuko dute, Saroben, eta 20an, berriz, Andoaingo Basteron.

Obran Urnietako 80tik gora interpretek parte hartzen dute, eta elebitan da, euskara ondo menderatzen ez dutenek jarrai dezaten. Marizulok taularatzen duen hirugarren obra da. Aurretik Marizulo eta Urnieta 59 aurkeztu zituzten eta azken honekin Urnietaren historiaren zatia handi bat erakutsiko dute.

Ikuskizunak 1936ko gerra du ardatz. Garai hartan Urnietan 2.500 biztanle zeunden eta 42 zendu ziren. Memoria bizirik mantentzea du xede obrak, biztanleek herrian zer gertatu zen jakin dezaten, eta ahaztu ez dezaten.

Antton Jauregi eta Luis Mari Zalduarena da obraren ideia, eta antzerki-testuaz Juan Aguirre Sorondo arduratu da. Mikel Agirregomezkorta da antzerki-zuzendaria, eta Anabasek musika egokitu eta sortu du, eta zuzendaritza musikala Antton Jauregik hartu du bere gain. Koreografia Edu Muruamendiarazek zuzendu du.

Exit mobile version