MUSIKA

Urko Menaiak Iparramerikan joko du udan

Urko Menaia euskal songwriter-ak lau kontzertu egingo ditu abuztuan Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan. Musikariak Ipar Amerikako Euskal Etxeen Erakundeak (NABO) gonbita jaso du eta horri esker abuztuaren 6an, Vancouverren izango da, 13an Gardnervillen (Nevada), 20an Denverren (Colorado) eta 27an Newporten (Rhode Island).

Imanolek, Xabier Letek, Paco Ibañezek edota George Brassensek zuten estetikatik edaten du Menaiak. Bere azken diskoa bederatzi kantuz osatuta dago, eta guztiak bere doinuak dira. Kantuetako hitzak Urtzi Urkizu, Montxo Cornago eta Mao Ze Dong-enak dira.
2009an grabatu zen lan hau, Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Idoia Oteizaren laguntzaz (pianoa).

Musikariak adierazi zigunez, “txikitatik hasi nintzen etxean nere amonak lehenengo akordeak erakusten zizkidala. Gerora, 16 urte nituela nire lehenengo kantuak konposatzen hasi nintzen, baina oso jeloskor gorde izan ditut beti gaur arte. Idoia Oteiza pianistarekin Fanniplatz Tangoa osatu nuen bertan tangoak, euskal kantak eta zenbait abesti original jotzen genituelarik 2000 urte inguruan. Gero 2007an Idoiarekin elkartu naiz berriro neure kantak jorratzeko eta Luis Fernandez biolontxelista gehitu zaigu taldera. Nere aita, Mikel Menaiak ere kanta batean parte hartu du bere gitarrarekin”.

Elkarrizketa guztia hemen irakurri daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button