ESZENA

“100 metro karratu” lana, Beran

Txalo Produkzioak sorturiko 100 metro karratu lana, Berako Kultur Etxean ikusteko aprada izango da asteburu honetan, martxoaren 14an, larunbata. Lan horretako aktoreak Ramon Agirre, Iñake Irastorza eta Ana Elordi dira.

Une dibertigarriz jositako obra honetan hauxe kontatzen da: “Sara pisu bila dabil eta azkenean gustukoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken eguna arte.
Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza hagitz ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du, eta andrearen azken eguna noiz ailegatuko zain geldituko da. Egun hori ez da ailegatzen… eta egoera larritzen joango da”.

Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko dira komedia eder honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button