MUSIKA

Urko Menaia eta “Bi Bala”, kontzertuak

Igandean, urtarrilaren 26an, bi kontzertu interesgarri izango dira Donostiako Le Bukowski klubean eta Oñatiko Pako tabernan, Urko Menaia eta Bi Bala, hurrenez hurren.

Menaia The Basques taldeko musikarien laguntza izango du: Mikel Zubiria (bateria), Fernando Neira (baxua) eta Sergio Villar (gitarra). Muskariaren hitzetan, “kontzertu oso berezia izango da niretzat, luxuzko banda batekin arituko bainaiz”. AEBetan ondoren, Urko Menaiaren kantuek country eta folk kutsua hartu dute; estilo-aldaketa horretan The Basques bandak ere bere eragina izan du. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Bestalde, Oñatin izango den Bi Bala ikuskizunak, 19:30ean, bertsoa eta musika uztartzen ditu. Pako tabernako arduradunen arabera, “bertso-kontzertu moduko bat da”. Hitzei dagokienez, umorezkoak dira, ironikoak eta probokatzaileak: “Euskaldunon kontraesanei buruz kantatzen dute, batez ere”. Doinu ezagunak eta eurek idatzitakoak tartekatzen dituzte, eta emanaldi bakoitzean gonbidatu desberdinak izaten dituzte, tokiaren arabera. Iñaki Gurrutxaga, Julen Goikoetxea (bateria) eta Aitzol Barandiaranek osatzen dute taldea. (baxua) osatzen dute taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button