Nontzeberri

Uribe-Butroe eta Busturialdea taldeen arteko lehia

Gaur hasi da Mungian aurtengo Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketa. Lehenengo saioan Uribe-Butroeko Izaro Bilbao, Oier Errementeria, Amets Zulueta, Aratz Errementeria, Lurdes Ondaro eta Txomin Aiartza, eta Busturialdea taldeko Olaia Cancelo, Ismael Aomar, Jokin Ansotegi, Iker Uriarte, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza gazteak bildu dira elkarren aurrean.

Puntu gehien batu dituen taldea, eta beraz, talde irabazlea Uribe Butroe taldea izan da. Uribe Butroe taldeak, beraz, martxoaren 28an Deustun jokatuko den lehenengo finalaurrekorako txartela lortu du. Deustuko finalaurrekoa jokatuko duen bigarren taldea, biharko kanporaketako irabazlea izango da (Hego Uribe eta Arratia taldeak, Igorren neurtuko dira).

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da. Galtzailea ordea, kanporatuta geratzen da.

Exit mobile version