MUSIKA

Urgatz, eztanda gertutik nabaritzen da

Bermeoko taldeak taldearen hirugarren pausoa da Hori diskoa, Lur Hartzean (2012) eta Herio (2014) plazaratu ostean. Julen Azpitarte kazetariak diskoaren promozio-orrian adierazi duenez, “eta aurreko bi grabazioekin alderatuta, Urgatzen proposamen berriak entzule asko konbentzituko dituelakoan nago, diskoan bildutako kantuak inoiz egin dituzten doinu landuenak baitira. Grabazioaren sortze prozesua lanketa horren isla da, kontzientea, geldoa eta arretatsua”.

Honela jarraitzen du promozio-orriak: “2016ko irailean Busturiako Otsozulo Gaztetxean astebetez aritu ziren bermeotarrak, “teknika ezberdinak lantzen”. Itxialdi horretatik sei kantu atera ziren. “Eguneko bat”. Urte bereko abenduan, halaber, kantuen alde erritmikoa jorratu zuten, Bermeoko Nuntxaku aretoan izandako egonaldia tarteko.

James Morgan ekoizle britainiarraren eskuetan utzi zuten emaitza, eta teknikariak azti-lanak egin ditu MagicBox estudioan. Taldeak bere konfiantza osoa jarri zuen ekoizlearengan, eta taldeari itzuli diona bizi dugun garai post-modernoaren ezaugarriekin eta 1970eko hamarkadako new wave eta post-punk giroekin ondutako lana da, hamaika konponketekin jantzia eta sekulako ahalmen dantzagarriarekin.

Dimh, Ura eta Gorri doinuak dira taldearen eta ekoizlearen arteko kimika ondoen erakusten dutenak, alegia, diskoaren bigarren zatia, zeinak atmosfera sakonenak eta ilunenak jasotzen dituen, Gorrik dantza-pista kiskaltzeko erritmoak ere haizatzen baditu ere.

Bestalde, diskoarekin batera, taldeak ekoitzitako bideo-klipak ere azpimarratu behar dira, akasgabeak izan ez ezik, diskoaren energia ere bikain islatzen baitute.

Bada, horrekin guztiarekin, Urgatzek boom egin beharko luke, irratietan, gaztetxeetan zein Youtube plataforman, bere egitasmoak audientzia handietara iristeko potentzialtasuna baitauka. Baina hori gutxi izango balitz bezala, Bermeoko taldearen kantuek zale zorrotzena bereganatzeko eta horditzeko gaitasuna daukate, kantu bakoitza makina bat giro eta ehundurez jantzita baitago. Eztanda gertu-gertutik nabaritzen da”.

Diskoa bihar aurkeztuko dute Busturiako Otsozulo gaztetxean, 21:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button